BIDEOAK ETA GRABAZIOAK:
1.- BIDEOAK: 20 ale+3 audio.
2.- GRABAZIOAK: CD Tafalla, 1º CD-DVD eta 2º CD Ed. Mocoroa; eta 3 bideo.
3.-AUDIOAK: 11 ale.
1.- BIDEOAK
1.-1.- SANTA MARIA MUSIKA KAPERAREN HAIZE BERRIAK (2011-06-20).
Deskribapena:
Andre Maria Parrokia honen sakristian daudela, aro berriaren aurkezpena egiten dute, hurrenez hurren, honako hizlari hauek: Jesus Mª Arrieta, bertako parrokoa, Josemari Villanueva Kaperaren presidentea, Loreto Fdez. Imaz organojotzailea eta Luis Orduña zuzendaria.Honako gaiak era laburtuan azalduz: Kaperari buruzko aipamen historikoak, aurreko organojolea Pepe Arcelus-i eta zuzendaria Ander Letamendia-ri egindako lana eskertzen zaie, arduradun berriak, bertan agertzen diren zuzendaria eta organista, aurkezten dituzte, eta hauek, berriz, bere espektatibak eta asmoak azaltzen dituzte.
1.-2.- EDUARDO MOCOROAREN OBRAK LAU HAIZETARA ZABALTZEN (2015-11-19).
Deskribapena:
1. CD-DVDen aurkezpen egunean Kaperaren Maite Crespillori eta Ander Letamendiari egindako elkarrizketatxoak.
1.-3.- EDUARDO MOCOROAREN OBREI BURUZKO 1. CD/DVD AURKEZPENA (2015-11-09).
Deskribapena:
Tolosako Arakil Fundazioari esker, Tolosako Udalaren laguntzarekin eta Santa Maria Musika Kaperakoen eskutik, Eduardo Mocoroa musikariaren 1903-1918ko obra batzuekin 1. CD/DVD-a ekoiztu da. Jarraian egitasmo honi buruz, Tolosako Udaletxeko areto nagusian egindako aurkezpenaren laburpenbat ikusgai duzue.
Honako hauek dira hizlariak, hurrenez hurren: Kaperaren aurkezlea: Maite Crespillo, Kaperaren zuzendaria: Luis Orduña, Arakil Fundazioaren Patroi nagusia: Ander Letamendia, eta Tolosako alkatea: Olatz Peon. Kaperaren bost kideen iritzi motzak jasotzen dira ere.
1.-4.- SANTA MARIA ELIZAKO ORGANOA (1885) ETA GOIALDEA.
Deskribapena:
Santa Maria elizako organoaren zahar-berritze lanak (berrinaugurazioa 2010-12-02 ospatu zen). Elizako goialdea: ganga eta teilatuaren arteko lekua eta hego-mendebaldeko dorretik herriko ikuspegia (Egilea: Pablo Dendaluze, KAXOIA).
1.-5.- EDUARDO MOCOROAREN 1. CD/DVD (1903-1918) EDUKIA (2015-11-19).
Deskribapena:
Tolosako Santa Maria Kaperako partaideek, 2015eko maiatzean, Eduardo Mocoroa tolosar musikariari buruzko 1. CD/DVD grabatu zuten.Hona hemen lan horren edukien laburpena. Kaperaren zuzendariak, Luis Orduña, idatzitako argibideak, hitzez adierazten ditu, ederki asko, aurkezleak, Irene Larraza.
1.-6.- SANTA MARIA KAPERAREN INMAKULADA EGUNEKO EMANALDIA MEZA (2013).
Deskribapena:
Andre Maria Parrokiako urteko eta ohiko zazpi liturgietan hartzen du parte Kapera honek (Eguberritako zikloaren hiruetan, Corpus-aren meza eta prozesioan, S. Juan eta Sta. Cecilia festetan). Hemen aurkezten dena horietako bat da "Sortzez Garbiaren" ospakizuna hain zuzen (azken bi urtetan meza bukaeran Felipe Gorritiren "Salve"-a kantzatzen da, bezperan egiten zena).
1.-7.- TOLOSAKO SAN JUAN ZORTZIKOA (2014-06-24).
Deskribapena:
Tolosan, 2014. ekainak 24. egunean Santa Maria elizan kantatutako Eduardo Mocoroaren "San Juan Zortzikoa" ikusi, entzun eta kantatzeko aukera aparta, testua baitago.
1.-8.- SAN JUAN ZORTZIKOA (2015-05-30).
Deskribapena:
Hona hemen aipaturiko 1. CD/DVDan jasotzen den Eduardo Mocoroaren "San Juan Zortzikoa". Kaleko festa irudiak aurreko urtekoak dira (2014koak). Bakarlariak, berriz, Javier Yarza eta Jose Javier Garcia.
1.-9.- TOLOSAKO SANTA MARIA MUSIKA KAPERA ERROMAN ETA VATICANOAN (2014-09-21/23).
Deskribapena:
Tolosako Santa Mariako Musika Kaperak Erroma eta Vaticanora egindako bidaia eta han jotako zenbait musika lan.
1.-10.- Eduardo Mocoroa: "BERE JAIOTZAREN 150 URTEURRENA".
A.- 2017-10-20an Tolosako "Eduardo Mocoroa Musika Eskolako" areto nagusian 150 urteurrena ospatzeko ekintzei hasiera eman eta urte osokoen aurkezpena egin zen. Bertako mahai nagusian, bildu ziren herriko Alkate andrea, Olatz Peon, "Arakil Fundazioaren" patronoa eta Sta. Mariako Parroko jauna, Jesus Mª Arrieta, "Musika Eskolako" Zuzendari andrea, Amaia Lizaso, "Musika Kapera" honen Zuzendari jauna, Luis Orduña, eta Maite Crespillo, kantaria, aurkezlearen lanetan.
Mahaiko kideen hitzaldi laburretatik, Kaperako zuzendariaren gogoetetako batzuk jaso ditugu hemen: "... Eduardo Mocoroa maisuaren hitzetatik, lehenik eta behin, tolosarrak ezagutzen dituen konpositore baten aurrean gaudela esan behar dut, haren musika erlijio-ospakizun ia guztietan entzuten dela, baina baita urtean zehar gertatzen diren profanetan ere". Horregatik guztiagatik eransten du: "esan dezakegu Eduardo Mocoroa maisua ez dela iraganeko konpositorea soilik, ezta iraganeko eta oraineko konpositorea ere, iraganeko, oraineko eta etorkizuneko konpositore baten aurrean gaudela".
A.1.- Ahozko aurkezpenen artean, musika-emanaldiak tartekatu ziren Kapera On Eduardo Mocoroa maisuaren lanekin. Hiru kasuetan, estreinalditzat har daitezke. Lehenengoa Myriam Ulangaren eskutik etorri zen pianora, Santa Mariaren organista titularra eta Andoaingo Musika Eskolako piano irakaslea. "Loriak, tanda de valses para piano" sartu zuen datarik gabe, eta web honetako partituren artean jasota dagoen, 22. Eduardo Mocoroa. Hona hemen audioa:
2018-03-03an Tolosako TOPICean Kontzertu Berezi bat egin zen "Kamerata Oiasso" gure organo eta piano jotzailea den Myriam Ulanga Elorz parte hartzearekin, eta bertan berriro jo zuen "Loriak, tanda de valses para piano", baina kasu honetan bideoa grabatu zuen Pablo Dendaluzek eta hori da hemen eskaintzen dena.
A.2.- Hurrengo konposizioa "Ofertorio, 1908" organorako obra da, baina oraingoan akordioiaz jo izan dena. Herriko Kapera eta Eskolaren loturak eta harremank azaldu ondoren, honela aurkeztu zigun Musika Eskolako zuzendariak honako jarduera: "Ane Urbizuk akordeoiarekin Eduardo Mocoroaren organorako Ofertorioa Do m joko digu. Ane Musika Eskolako ikasle ohia da, eta egun Musikenen ikasketak burutzen ari da. Ofertorioari buruz, eskuzko partiturak (1908an egina) eta argitaratutako partiturak (1915) aldeak dituzte, moldaketa txikiren bat eta konpas kopuru ezberdina hain zuzen. Ofertorioak 3 zatitxo ditu". Audioan obra osoa entzun dezakegu eta bideoan, berriz, zatiren bat.
A.3.- Ekitaldiari amaiera emateko, "Kamerata Oiasso" taldeko kideek: Tomas Ruti, biolin I,a; Maider Aizpurua, biolin II.a; Amaia Garcia, biolontxeloa; Josean Gómez, kontrabaxua; eta Myriam Ulanga pianoarekin, "Alaitasuna" abestu zuten. Lan hau Ed. Mocoroaren 34. zenbakiarekin deskargatzeko moduan dago. Bai audioa, bai hemen eskaintzen dugun bideoaren zatia, bai aurrekoak amateurrek hartutakoak dira.
B.- APARTEKO KONTZERTUA. "EDUARDO MOCOROA OMENEZ". 2018-06-22, ostirala, 22:20etatik 23:40ra arte. TOLOSAKO "EUSKAL HERRIA" PLAZA.
B.1.- 2018-06-22an Euskal Herria Plazan egindako bere omenez "Aparteko Kontzertuaren" LABURPENTXOA (4:31 m.). Bukaeran jo, kantatu eta dantzatu zen "S. Joan Zortzikoa" harian azaltzen dira beste partaideen irudiak. Kontuan hartu herriko zortzi talde, 182 pertsona aritu zirela g.g.b. 1.400 ikus-entzule aurrean.
B.-2.- Ordu bete pasatxoa duen bideo honetan izenburuko ikuskizuna puntatik puntara biltzen da. Nahiz eta horren grabazioa aurreikusita ez egon eta kamera finko bakar batekin egina izan arren, merezi du dokumentu gisa web honetan ezartzea. Egoera tekniko horrengatik Erraldoien jarduera ez da ikusten, honako estekan ikus dezakezue 2023-03-03ko Tolosako plaza Zaharrean izandako jarduera hau: https://www.youtube.com/watch?v=en8_e-gZc8w
Herriko zortzi talde hauek hartu zuten parte: "ISIDRO LARRAÑAGA" AKORDEOI ORKESTRA; "UDABERRI" DANTZA TALDEA; UDAL TXISTULARI BANDA; TOLOSAKO MUSIKA BANDA; "ARIMAZ" GANBERA ORKESTRA; TOLOSAKO DULTZAINEROAK; ERRALDOI-BURU-HANDIEN KONPARTSA; eta "SANTA MARIA" MUSIKA KAPERA: KORO eta ORKESTRA. Guztion artean Eduardo Mocoroaren sei obra eta beste egileen sei gehiago jo zituzten.
Horietaz gain, irudietan eta antzerki lanetan aritu zirenak honakoak: Aurkezlea (off ahotsa): Maider Gorostegi; aktoreak: Kandido Uranga (Eduardo Mocoroa) eta Iñaki Moyua (Juanito Lope buruhandia); ikasle organo-jolea: Aitor Bravo eta kanpai-jolea: Jose Miguel. Garikano.
Ikuskizuna gauzatzeko ahaleginak egin zituztenak: Proiektuaren arte-zuzendaria eta biografía egilea: Luis Orduña; gidoigilea, grabazio eta bideo muntaia: Iñigo Asensio; talde teknikoak: "Molatu Produkzioak" eta "Kolima Films" lagunak. Antolatzaileak: "Sta. Maria" Musika Kapera eta "Eduardo Mocoroa" Udal Musika Eskola eta babesleak: "Tolosako Udala" eta "Arakil Fundazioa".
Ordu bat eta 12 minututako bideo hau zatituta egin da garaiaren araberako hamahiru ataletan, bertako ordena mantenduz eta batez besteko 6 minutuekin. Entzun/ikus ditzakezu, banaka, Kapera honen YouTube Kanalean: https://www.youtube.com/@santamariamusikakapera2945
C.- 2018-06-23an, Andre Maria Plazan ohiko SU HANDIAREN ondoren, beste kantuen artean Eduardo Mocoroak "Boinas Eloseguiari" 1923an eskainitako obra berrestreinatu zen "Euskalduna txapeldun" hain zuzen.
EUSKALDUNA TXAPELDUN TESTUAK, 3-6049.pdf
D.- Jaiotzaren 150 urteurrenaren ekitaldiak (1917-1918). Bideo honek "Eduardo Mocoroa jaiotzaren 150 urteurrena ospatzeko", 2017 eta 2018 egin diren ekitaldi gehienak biltzen ditu. Antolatzaileak eta parte-hartzaileak aipatzen dira, saioen argazki batzuk ikusi eta On Eduardoren musika zatiak entzun daitezke. Ahotsa Pablo Dendaluzearena da eta etorkizunari begira esandako hitz hauek nabarmendu behar dira: "..harira datorkigun galdera zera da: Noiz izango ote dugu berriz ere, On Eduardok orkestra sinfonikorako eginiko obrak Tolosan berrestrenatzeko aukera?"
- Bideo hau, 2019-01-18an ikus ahal izan zen lehendabiziko aldiz, Tolosako Topic-ean aipaturiko 2. CDa aurkezteko saioan.
- Sormena eta muntaia: Pablo Dendaluze (KAXOIA, Ikus entzuteko ekoizpena).
1.-11.- FELIPE GORRITI: "SALVE A 3 VOCES Y ORQUESTA". 1876.
"Salbe" hau, beti festaburuko bezperan kantatua izan da dagokion bezala, azken garaietan, eliztar gutxi zirela eta. 2014ren geroztik Sortzez Garbiaren Meza Nagusiaren bukaeran interpretatzen da, honako obrak merezi baitzuen. Gaur egun ere liturgia-ospakizuna da, eta Tolosako eta inguruko fededun eta ez leial asko biltzen ditu. Gainera, Eduardo Mocoroaren "Missa in honorem S. Joannes Baptistae" jotzen da, eta aurten Felipe Gorritiren "Tota Pulchra a tres voces y orquesta" berreskuratu da. Bideo honen egileak, Pablo Dendaluze, bateratzen ditu Andre Maria koruko interpretazioa eta Tolosako Hilerria.
1.-12.- FELIPE GORRITI: AZKOITIKO "PIANOFORTE 1788-1800" BI LANAK.
XVIII. mendean Ingalaterrako Broadwood etxeak egindako pianoforte bat jaso zuen "Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak" eta horren egoitza den Azkoitiko Insausti jauregian dago, legatu gisa. Hain zuzen ere, Juan Antonio Garmendia Elóseguiren (Tolosa, 1937-Donostia, 2013) oinordekoek, haren borondateari men egunez, RSBAP-en esku utzi zuten musika-tresna.
Zaharberritze lanak Italiako Quarona herriko Umberto Debiaggiren tailerrean egin dira 2018 urtean zehar.
Azkoitiara bueltatu denean, 2018ko abenduaren 15ean "aurkezpena ekitaldi bat" egin da. Bertan entzun ahal izan da, aspaldiko partez, Tolosako Santa Maria Parrokiako organojotzaile titularra den Myriam Ulangari esker, zer nolako soinua duen tresna historiko horrek.
Musika emanaldian honako obrak entzun dira: Felipe Gorriti y Osambelaren "Elena, mazurka de salón" eta "Minueto para piano" biak bideotan ikus-entzun daitekeenak. Eta, Eduardo Mocoroa Arbillaren "Loriak, las maniguas, tanda de valses" grabatu izan ez zena.
Tolosako "ARAKILFUNDAZIOAren" zaharberritzerako emandako laguntza dela medio, patrono nagusiak bideratu zuen gure kapera-maisuen musika berrestreinatzea pianoforte berritu horretan.
1.-13.- FELIPE GORRITIren "BONE PASTOR", hiru "Motetes al Santísimo-ren" bat hain zuzen(Tolosa, 1879).
"Corpus Christi" festaburuan Meza Nagusiaren ondoren egiten den prozesioan geltokiko lau aldaretan moteteak interprettatzen ohi dira. 2022-06-19 egunean Felipe Gorritiren "Bone Pastor" kantatu da, beste batzuetan Eduardo Mocoroarenak izaten dira.
HONAKO ESTEKAN BIDEO GEHIAGO AURKITU DITZAKEZU
>125 BIDEO
2.- GRABAZIOAK
2.-1.- Felipe Gorriti y Osambela.
2.-2.- Eduardo Mocoroa Arbilla.
A.- 1903-1918: DVD+CD.
Eduki guztia ikusteko, egin klik hemen.
B.- 1884-1902: CD.
Eduardo Mocoroaren 2. CDaren grabazioa.
BIDEOTXO HONETAN AURKEZLEAK AZALPENAK EMATEN DITUEN BITARTEAN EDUARDO MOCOROAREN "NIÑO DIVINO" VILLANCICOAREN ZATITXO BAT ENTZUN DAITEKE. ZUZENEZ GRABATUTAKO OBRA OSOA, BERRIZ, "GOAZEN GUZTIOK, GOAZEN ZORTZIKOA" DA. BIAK DAUDE 2. CD HONETAN. (Bideoegilea: Pablo Dendaluze, KAXOIA).
Eduardo Mocoroaren 2. CDaren edukien aurkezpena.
Bideo honetan, Eduardo Mocoroaren 2. CD horren obra gehienen zati batzuk entzun eta Tolosako irudi ederrak ikus ditzakezu. Bukaeran Kapera honen zazpi kantarik erantzuten diote galdera honi: Zergatik erosi behar dugu disko hori?
- Bideo hau, 2019-01-18an ikus ahal izan zen lehendabiziko aldiz, Tolosako Topic-ean aipaturiko 2. CDa aurkezteko saioan.
- Sormena eta muntaia: Pablo Dendaluze (KAXOIA, Ikus entzuteko ekoizpena).
- Dronez hartutako irudiak: Andrés Basagoitia.
TOLOSAn SALGAI
Zabala (Zezen Plaza) estankoan
3.- AUDIOAK
3.- 1.- FELIPE GORRITI: LIBÉRAME Y MOTETE PARA DESPUÉS DEL MISERERE.
"LIBERAME" 8 zbk., "MISERERE VIEJO" eta "MOTETE PARA DESPUÉS DEL MISERERE", biak FELIPE GORRITIrenak interpretatu ziren: TOLOSAko STA. MARIA PARROKIAko MUSIKA KONTZERTUAN: FELIPE GORRITI Y OSAMBELAren 100 URTEURRENA (1996-03-30). Partehartzaileak: Leidor abesbatza, Hodiertz abesbatza, Tolosako Musika Banda, CIPIC harizko orkestra eta Santa Maria-ko Musika Kapera. Organoa: Jose Arcelus. Zuzendaria: Migel Zeberio. Zinta-cassette “TOLOSA GORRITI” 30 -03-96 (SONY). Digitalizazioa: Iñaki Aierbe (Kapera honen zuzendariordea). 2015-09-21eko dohaintza, José Antonio Lasa-rena, apaiza.
Ez dakigu zuzeneko grabazioaren egilea nor den, baina badakigu zein motatakoa den (cinta-cassette), digitalizazioa eta kapera honen artxiborako dohaintza gorago zehaztuta daude.
3.-2.- JESUS GURIDI (IGNACIO MOCOROA organoan): ARITZ ADARREAN.
"ARITZ ADARREAN" de Jesús Guridi (1886-1961). ("Religiosa" de las "Diez melodías vascas"). INTERPRETE: IGNACIO MOCOROA DAMBORENEA (1902-1979) al órgano "Stoltz Frères" de Santa María de Tolosa (Ca. 1965-70). "Etxeko" grabaketa: Jose Antonio Lasak, Pbro (1939-) egin zuen. Digitalizazioa: Juan Rekarte (aus-Art-records.Orio). Dohaintza: 2015-09-21ean grabazio egilearena.
Dokumentu historiko honek Ignacio Mocoroa Damborenea (1902-1979) Tolosako Andre Mariaren organo-jotzaile titularraren grabazio bakarra (haietara bidaltzea) jasotzen du, eta beste hamaika autoreren lanak biltzen ditu, hala nola BACH J. S., BONNET, J. WIDOR, Ch., PIERNÉ, G. eta inprobisazioak.
3.-3.- FELIPE GORRITI: "MAGNIFICAT".
Felipe Gorritiren "MAGNIFICAT" a 4 v., órg. y orquesta en DoM hemen eskaintzen dena 2007ko maiatzaren 12an Tafallan grabatutako CDkoa da, gorago aipatzen dena, eta hiru abesbatzen hurbilketa emankorra ekarri zuena. Urte bereko San Joan egunean Tolosan errepikatu zen lankidetza.
Felipe Gorriti Uharte Arakilen jaio zen, baina, gero bai Tafallan baita Tolosan ere Kapera Maisua izan zen. Lankidetza eta elkar trukaketa hauek oso onuragarria eta atsegina izan ziren guztiontzat. Hona hemen Tafallan emandako emaitza: "MAGNIFICAT".
Eduki guztia ikusteko, egin klik hemen.
3.-4.- EDUARDO MOCOROAREN "MISA a 3/4 VOCES", 1939ko BERTSIOA (2018-06-01,02ko grabazioa).
Kapera maisu honen jaiotzaren "150 urteurrenean" bigarren CD bat argitaratu dugu: "EDUARDO MOCOROA 1884-1902" deiturikoa. Diska horretan, beste zazpi obrekin "Misa 3/4 voces, 1891ko bertsio berreskuratua" agertzen da. Hementxe bertan, berriz, azken urte hauetan kantatu ohi den 1939ko bertsioaren "Kyrie, Gloria, Credo, Sanctus, Benedictus eta Agnus Dei" dituzu.
3.-5.- IGNACIO MOCOROA DAMBORENEA.
1966ko "ERRIAREN MEZAren" "SANCTUS" hartu eta Migel Zeberiok 4 ahotsetara moldatu zuen, eta gero bere anaiak, Juantxo, gure garaiko era oso pertsonalean bertsionatu eta "EGUBERRI UMAMA" CDan, 2013 argitaratu zuen, honako finezia entzun dezakezu hemen.
BABESLEA