KATALOGOAK:

Datuen laburpena. Eduardo Mocoroa. Ignacio Mocoroa. Felipe Gorriti. Beste euskal egileak. Egile atzerritarrak eta espainiarrak. Anonimoak+liburuak+Bidania. Pianorako eta Zortzikoetarako.

1.- EDUARDO MOCOROA ARBILLA (1867-1953).

Hementxe duzue kapera azken maisu honen (1896-1953) opus ia osoa, azken urtetan bertako zuzendaria den Luis Orduñaren ikerketaren (doktoregai) ondorioz astindu zehatza eta sakona eman zaizkiolako bere katalogoari [27 orri].

1.-2023-10-03, EDUARDO MOCOROA KATALOGOA.pdf

2.- IGNACIO MOCOROA DAMBORENEA (1902-1979).

Kapera honen organo jotzailea (titularra 1953-1972, eta bere aitarekin aurretik) izan zenaren opus osoa sakonki aztertzeko dago [17 orri].

2.-2023-10-03, IGNACIO MOCOROAREN KATOLOGOA.pdf

3.- FELIPE GORRITI Y OSAMBELA (1839-1896).

Kapera honen maisua eta organo-jotzailea izan zenaren (1867-1896) obren Katalogoa bi zerrendetan ezartzen da hemen: Bata, Berta Morenoren argitaratuta dagoen doktoretza-tesiaren "Indice del Catálogo General" eta bertako fitxa-eredua (CD aren 10 orri); eta, bestea, Kapera honen artxiboan ditugun obren fitxak [21 orri].

1. CATALOGO, Gorriti TESIS B. Moreno.pdf

3.-2023-10-13, FELIPE GORRITIREN KATALOGOA.pdf

4.- BESTE EUSKAL EGILEAK.

Hemen eransten den zerrendan 203 musikarien 909 obra zehazten dira [61 orri].

4.-2023-10-13, EUSKAL EGILEEN KATALOGOA.pdf

5.- EGILE ATZERRITARRAK ETA ESPAINIARRAK.

387 musika-egile atzerritar eta espainiarren 727 obrak biltzen dira hementxe [56 orri].

5.-2023-10-13, ATZERRITAR+ESPANIAR EGILEEN KATALOGOA.pdf

6.- a.-ANONIMOEN, b.-LIBURU/BILDUMA/MATERIALEN, c.-ALDIZKARIEN, d.-BIDANIAKO OBRA BATZUEN ERKAKETAREN KATALOGOAK [29 orri].

a.- Edozein artxibotan dokumentu dezente gelditzen dira beren egileen izenak identifikatu gabe, horiek fitxatu eta kontatu eta gero 38 bat ANONIMO pilatu dira.

b.- 17.armairuan kokatu ditugun materialen zerrenda, ahalik eta zehatzen egina, aurkituko duzu hemen: Liburu handi eta txikiak, partituren bildumak, opuskuloak, zerrendak, eliz kantuak e.a. Denetarik 110 sarrerak, horietako bakoitzak eduki kopuru desberdinekin. Horietan dauden obrak 700 baino gehiago dira, banaka fitxatu gabe daudenak.

c.- 2020ko dohaintzaren ondorioz, aldizkarien 139 ale gehitu ditugu. "Tesoro Sacro Musical" eta "Galeria Salesiana: Zarzuelas morales" (17-7) dira aipagarrienak.

d.- Bidaniako "S. Bartolome" parrokiako musika artxiboa arakatu eta Kapera honen musikagileen obrak erkaketaren emaitzak biltzen dira zerrenda honetan, 44 obrarena hain zuzen.

6.-2023-10-13, ANONIMOAK, LIBURUAK, BIDANIA, besteen KATALOGOAK.pdf

7.- PIANOA ETA ZORTZIKOAK.

Kapera honen Katalogo Orokorraren 2.250 obretatik bakandu egin dira 350, Pianorakoak hain zuzen. Gehienak arlo profanoarenak dira. Errazago aurkitzea izan da asmoa. Horietako hamabi bat deskarga dohain egiteko web honen "partiturak doan atalean" duzu. Zortzikoekin antzeko lan egin da eta bertan zerrendatzen dira 48 zortziko, 19 euskal egilenak.

PIANOrako KATALOGOA STA. Mª. KAPERA, Tolosa.pdf

KATALOGOA_ KAPERA HONEN ZORTZIKOAK 9 or..pdf

BABESLEA